Zazpi eta hamabi urte artekoek, berriz, uraren zikloa eta edateko behar diren tratamenduak izan zituzten hizpide. Bi taldeetan jolasak izan zituzten ikasketarako baliabide eta ederki pasa zuten neska-mutilek. Argazkiak: Izaskun Zubialde.
NILSA elkartearen eskutik, uraren garrantzia lantzeko tailerrak egin zituzten herriko gaztetxoek Zubietan. Hiru eta sei urte bitarteko haurrei hausnarketa egiteko zenbait galdera egin zizkieten (zenbat gauza ezin izanen genituzke egin urik gabe? Eta, nola iristen da leku horietara guztietara?, nola garbitzen da ura?, zer gertatzen da erabiltzen dugun bakoitzean?, eta, zer gertatuko litzateke zuzenean ibaira botako bagenu?).
Zazpi eta hamabi urte artekoek, berriz, uraren zikloa eta edateko behar diren tratamenduak izan zituzten hizpide. Bi taldeetan jolasak izan zituzten ikasketarako baliabide eta ederki pasa zuten neska-mutilek. Argazkiak: Izaskun Zubialde.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!