Bertze finalaurrekoan Gipuzkoa eta Bizkaiko txapeldunak izanen dira aurrez aurre, Astigarraga eta Zeanuri. Hauek igandean ariko dira Zumarragan. Irabazleek berriz ere Zumarragara jo beharko dute, uztailaren 21ean jokatuko den finalerako.
Nafarroako txapelleta lau kategoriatan jokatzen da, baina Euskal Herrikoa hirutan, kadete, jubenil eta senior. Doneztebek, senior mailan ez du bikote titularra izanen oraingoan, Salaberria oporretan baita eta Gorriti min hartuta. Beraien ordez, Xabi Barandiaran eta Luis Tabar ariko dira. Kadete mailan Joseba Telletxea eta Mikel Mikelarena ariko dira eta jubeniletan, Patxi Loiarte eta Gaizka Agirre.
Doneztebek hirutan irabazi du Euskal Herriko txapelketa, 2011, 2012 eta 2016an. 2017an, aldiz, finalerdietan galdu zuen Bizkaiko Usansoloren kontra.