Finalaurrekoetan, Urriza eta Etxeberria III.ari 40-26 irabazi zieten Ezkurra II.ak eta Endikak. Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak, berriz, 30-40 irabazi zieten Uterga eta Ioni. Hortaz, finalaren ondotik, hirugarren posturako lehia jokatuko dute Urriza eta Etxeberria III.ak, Uterga eta Ionen kontra.
Jaialdia irekiko duen partidan, Goikoetxea V.a eta Garcés, Azpiroz eta Labakaren kontra ariko dira.