Donamariako Udal taldeko kideek egitekoak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 11a, 11:00

Udaleko kideek ardurak banatu dituzte.

Eskualdeko udal taldeko kideek ondoko lau urtetarako ardurak banatu dituzte. Donamarian, errate baterako, Natalia Rekarte, alkatea, eguneroko martxaz eta Cederna Garalurreko kudeaketaz arduratuko da.

Igor Arregi eta Joxe Migel Sarratea zinegotziek ura, mendia eta ehiza izanen dituzte langai.Kultur arloko ekintzak, Gaztelu herriaren kudeaketa eta igerilekuko kontuak Gaizka Baigorri, Jon Leatxe eta Fatima Mitxeoren esku geldituko dira. Mankomunitateko kontuak (euskara, gizarte zerbitzuak eta zakarra) Gaizka Baigorrik eta Fatima Mitxeok landuko dituzte. Jon Leatxeren esku geldituko da Baztan Bidasoko turismo garapena; Fatima Mitxeoren esku osasun zentroa; eta Igor Arregiren gain patronatua. Plenoak bi hilabetetik behin eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun