Erreka Kirol Elkartearen udarako kirol eskolako bilera ortziralean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 19:00
Batzuetan frontoian eta bertzeetan kiroldegian bilduko dira

Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, udarako kirol eskola antolatu du. Parte-hartzaileek uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, hilabetez, hainbat kiroletan aritzeko aukera izanen dute. Hasiera batean izen-ematea uzatailaren 24an egitekoa baldin bazen ere, azkenean uztailaren 26an, ortziralean, 17:00etatik aitzinera eginen dute udal igerilekuan.

Bi talde osatuko dituzte eta astean hiru egunez –astelehen, asteazken eta ortziraletan– bilduko dira: lehendabiziko taldea 10:00etatik 11:00etara; eta bigarrena 11:00etatik 12:00etara. Herriko frontoia eta kiroldegia izanen dituzte bilgune.

Eskola sei urtetik goitikoei bideratua izanen da eta informazioa eta izen-ematea uztailaren 26an, ortzirlean, izanen dute, 17:00etatik aitzinera udal igerilekuan. Imanol de Rueda izanen dute gidari. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun