Artisau azoka larunbatean Leurtzan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 9a, 12:30
Erosleen artean saski eder bat zozketatuko dute.

Argitsu artisau elkartearen eskutik, heldu den larunbatean, uztailaren 13an, artisau azoka izanen dute Leurtzan. Goizez, 11:00etatik 15:00etara postuak jarriko dituzte. Bisitariek bertako produktuak ikusi eta erosteko ez ezik, tailerrez gozatzeko aukera izanen dute. 

Goiz osoan, musikak girotuko du urtegia eta erosleen artean saski eder bat zozketatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun