Izan ere, biak uztartuz, kontzertua eskainiko dute Errandonea ostatuko atarian. 23:00etan dute hitzordua. Joan ezin dutenek biharamunean, uztailaren 14an, Elizondoko Itzalargiko bordan ere izanen dute aukera. Iluntzeko 19:00etan hasiko dira.
Zubietarrek, emanaldi hori aitzakiatzat hartuz, kontzertuaren aurretik, 21:00 aldera, Errandonea ostatuko atarian afaria eginen dute. Izena eman nahi dutenek bertara joz edo telefonoz deituz eman dezakete izena.