Doneztebek eta Iruñeak jokatuko dute gaur Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren finala

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 5a, 12:17

Doneztebe eta Iruñeko pilotariak eta entrenatzaileak, pilota-aukeraketan. Argazkia: Diario Noticias

Ortziralean 16:30ean Iruñeko Labrit pilotalekuan 

Aitzineko hiru urteetan bezala, Doneztebek eta Iruñeak jokatuko dute Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako finala. Uztailaren 5ean, ortziralean 16:30ean izanen dute hitzordua Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Alebinetan, Iruñeko Julen Rekalde eta Marcos Crespo, Doneztebeko Markel eta Julen Salaberriaren kontra ariko dira.

Infantiletan, Iruñeko Andoni Saraibar eta Daniel Sanchez, Doneztebeko Mikel Mikelarena eta Intza Garañoren kontra ariko dira.

Jubeniletan, Iruñeko Javier Oskoz eta Borja Ganboak, Doneztebeko Patxi Loiarte eta Gaizka Agirreren kontra jokatuko dute eta seniorretan, Iruñeko Ubai Mata eta Iosu Irurita, Doneztebeko Iker Salaberria eta Jon Gorritiren kontra. 

Azken hiru urteetan ere Doneztebe eta Iruñea izan dira aurrez aurre. 2016 eta 2017an Doneztebe nagusitu zen eta iaz Iruñea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun