Hamar urteotan 80.000 bat erabiltzaile pasatu dira Elgorriagako bainuetxetik. Horietatik erditsuak gaua eman du instalazioetan, eta bertze erdiak, bainurako putzuak eta jatetxea erabili dituzte.
Bere garaian 10,2 milioi euroko inbertsioa egin zen garai bateko balnearioa zegoen lekuan berria egiteko. 6.000 metro koadroko eremuan, denera 75 logela dituzten hiru eraikin egin zituzten, jatetxea eta putzu-eremua. Handienak 400 metro koadro hartzen ditu. Uraren ezaugarriei dagokienez, litro bakoitzeko 310 gramo gatz ditu, «Itsaso Hilean baino gehiago».