Doneztebeko sanpedroak azken txanpan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 2a, 08:30

Sanpedroei adio errateko eguna izanen dute gaur doneztebarrek. Aitzinetik, ordea, azken egunaz gozatzeko ekitaldiak izanen dituzte: herri-gosaria eta herri-bazkaria izanen dituzte Intzakardin, bazkalondoan erreka-igoera eginen dute eta segidan La Jodedera taldearen erritmoak hartuko du plaza. 22:15ean suzko zezena harat-honat ibili ondotik, Elutxa txarangarekin kalejora eginen dute eta Gaixoa ni kantatuz bukatuko dituzte bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun