Zubietako Udalak festak antolatzeko bilera deia egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 2a, 13:00
Ostegunean 18:00etan bilduko dira.

Gazteei eta gurasoei uztailaren 4an, ostegunean, estalpean biltzeko gonbidapena luzatu die.

Zubietako Udalak «herriko bestak denon artean antolatu ahal izateko» bilera antolatu du uztailaren 4rako, heldu den ostegunerako. Herriko «guraso eta gazteei» parte hartzeko deia egin diete.  Gurasoekin 18:00etan bilduko dira; gazteekin, berriz, 19:00etan, herriko estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun