Urtero bezala, Erreka dantza taldeak ekainaren 29an, Doneztebeko bestetan, emanaldi ederra eskaini zuen. Bear Zana pilotalekuan jende dezente bildu zen. Ikusleek dantzari eta musikariei babesa eskaini zieten. Txaloz girotu zuten pauso bakoitzaren gibeletik egindako prestaketa-lana. Jakinarazi zutenez, azken aldian izan dituzten emanaldietan «hagitz gustura» ibili dira eta «erronkak bete arte» ez dira geldituko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.