Hamargarren urteurrena ospatuko du Elgorriagako balnearioak ekainaren 29an

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 28a, 17:00

Duela hamar urte inauguratu zuten Elgorriagako balnearioa.

Larunbatean 19:00etan lanean aritu direnak omendu nahi dituzte eta aperitiboa eskainiko dute, nahi duten guztiei

Elgorriagako Balnearioak hamar urte bete dituela eta ospakizun xume bat antolatu du ekainaren 29rako. Larunbatean 19:00etan omenaldia eskainiko diete bainuetxean lan egin dutenei, «urte zail hauetan beraien ilusio eta lanarik gabe, ez baitzen posible izanen egitasmo hau aitzinera ateratzea». Nahi duen guztia gonbidatuak daude bertan eskainiko den aperitibora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun