25 lagunek eman dute Doneztebeko Slalom proban izena

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 12:00

Larunbat honetan hirugarren Slalom proba jokatuko dute Donezteben

Malerreka Motorsport taldeak antolatutako proba Nafaroako txapelketarako puntuagarria izanen da. 15:30ean eginen dituzte entrenamenduak eta ondotik hasiko da ofizialki lehia.

25 auto-gidarik eman dute izena larunbat honetan, ekainak 29, Donezteben jokatuko den hirugarren slalom proban parte hartzeko. Aparan industrialetik hasiko da proba; 15:30ean entrenamenduak eginen dituzte eta 16:30ean ofizialak hasiko dira. 20:00etan, berriz, sariak banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun