Hiru lagun zauritu dira N-121-A errepidean gertatutako istripu batean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 24a, 19:56
Sunbilla parean gertatu da ezbeharra.

Sunbilla parean gertatu da ezbeharra eta hiru lagun arin zauritu dira.

Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, N-121-A errepidean, Sunbilla parean gertatu den auto-istripu batean, hiru lagun zauritu dira. Hiruetako bat harrapatuta gelditu da eta hirurak ospitalera eraman dituzte. Oronozko suhiltzaileak bertaratu dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun