Doneztebeko II. Argazki Rallyko sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 20a, 16:26
II. Argazki Rallyko irabazleak, sariak esku artean dituztela.

Joan den larunbatean, ekainaren 15ean, banatu zituzten Doneztebeko II. Argazki Rallyko sariak. Juan Lameirinhasen argazkia aukeratu zuten Udaberria gaitzat hartuz aurkeztu ziren lanen artean; Doneztebeko etxeak goiburupean, berriz, Mikel Hualderena izan zen ederrena.

Herritarrek ere izan zuten saririk. Marivi Agestak jaso zuen bertako argazkilari hoberenaren saria eta Miren Irigoienek parte-hartzaile gazteenarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun