Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du ekainaren 22an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 21a, 14:00
22:00etan eskainiko du kontzertua Ezkurra pilotalekuan.

Musika, zinema, kirola... Denetariko hitzorduak izanen dira ondoko egunetan. Ekainaren 20an, adibidez, Agorreta musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Zineman, 18:30ean. Ondotik mokadutxoa jateko aukera izanen dute.

Ekainaren 22an, berriz, arratsaldez, gazteendako Las hadas del abanico verde eta West side history eta helduendako Luces Cámara antzezlanak ikusteko aukera izanen da Firin Farandula antzerki taldearen eskutik. 18:30ean izanen dira zineman. Gauez, berriz, Ezkurra pilotalekuan dute hitzordua. Berriz ere anfiteatro bikaina bihurtuko da Lertxundi handiaren emanaldia eskaintzeko. Duela hiru urte bezala, oriotarrak eta bere taldeak kontzertu itzela oholtza gainean eskaintzeko asmoa dute. 22:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak aitzinetik erosita 22 eurotan daude (Ostiz liburu-dendan, Titi ostatuan eta www.entradium.com webgunean) eta leihatilan 25 eurotan  salduko dira.

Biharamunean suak eta afaria
Asteburua borobiltzeko, ekainaren 23an, San Juan suak eta afari autogestionatua eginen dituzte ikastetxeko jolastokian, 21:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun