Nafar Lansarek aldez aurretiko hitzorduaren bidez Doneztebeko agentzian ere arreta emanen du

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 20a, 18:00

Iruñean eta Iruñerrian pertsonen %100ak azaroan ezarritako sistema horren bidez arreta jaso dute

Ekainaren 20tik aitzinera Nafar Lansarek, aldez aurretiko hitzorduaren bidez, Agoitz, Altsasu, Lizarra, Lodosa zein  Doneztebeko agentzietan arreta emanen du. Enpleguko informazio eta aholkularitza zerbitzuak jasotzeko interesa duten pertsonek empleocitaprevia.navarra.es-en edo bulegora deituz,  eguna eta ordua erreserba dezakete.

Nafar Lansarek iazko azaroan Iruñean eta Iruñerrian ezarritako sistema hori bortz agentzia hauetara zabaldu du. Arreta ordenatzeko prozesua urteko azken hiruhilekoan akituko da, eta momentu hartan Tuterako eta Tafallako agentziak gehituko dira.

Arau orokorraren arabera, aldez aurretiko hitzordua ondorengo zerbitzuetarako beharrezkoa izanen da: enplegu-eskatzaile gisa izena emteko, datuen eguneraketarako, enplegu-eskaintza aktibatzeko, informazioa eta aholkularitzarako (prestakuntza, gaitasunen egiaztapena,etab), orientazio profesionalerako edo gazteentzako laguntzetarako  (lan edo ikasten ez duten 30 urte baino gutxiagoko gazteek).

Enplegu eskaintza berritzeko ez da beharrezkoa hitzordua erreserbatzea. Izapide horretarako ordutegia 08:30etik 11:30era da, bertaratu gabe egin daiteke eta.

Aldez aurretiko hitzordia Nafar Lansarek arreta pertsonalizatuaren barne hartu duen neurrietako bat da. Herritarrei arreta emanez, itxaroteak saihestu, arreta ordutegietan segurtasuna eman eta teknikariek aldez aurretik bertaratzen den pertsonaren historia profesionalera sar daitezke.

Agentzien barne antolaketa hobea sistema honen ondorioa izan da: mailen arabera arreta (sarrera-arreta, lehen-arreta edo arreta espezializatua), lanen banaketa, edo barne beharrizanak direla eta, mugimenduen erregulazioa: oporrak, prestakuntza, barne edo beste departamentu zein entitatekin koordinazioa, esku hartze protokoloen hobetzea, eta abar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun