San Juan suak herriz herri

Besta ederrak prestatu dituzte Saldiasen Sanjuanetan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 19a, 06:30
Plazan dantzarako aukera ederra izanen dute Saldiasko bestetan.

Asteleheneko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du 

Beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan bestetako egitaraua Saldiasen, ekainaren 21etik 24ra.

OSTIRALA, EKAINAK 21

20:00etan Txupinazoa eta ohiturako zopak herriko ostatuan.

Gauez dantzaldia Txingudi Deejays-ekin.

 

LARUNBATA, EKAINAK 22

Goizean zehar umeen jokoak.

11:00etan herriko mus txapelketa.

Arratsaldean umeen parkea (jumping, karts, gaztelu haizatuak…).

Arratsaldez eta gauez dantzaldia Ken Bat taldearekin.

 

 

IGANDEA, EKAINAK 23

San Juan bezpera

12:00etan Aizkora apustu konbinatua: Ruben Saralegi eta Jon Rekondo, Arria V.a eta Irazuren kontra.

18:00etan Herriko gaztetxoen arteko herri-kirolak.

20:00etan Txamukos mariatxi taldearen saioa.

22:30ean San Juan suak.

 

ASTELEHENA, EKAINAK 24

SAN JUAN EGUNA

09:30ean argi-soinuak txistulariekin.

11:00etan Meza Nagusia, San Juan herriko patroiaren ohorez.

14:00etan Herri Bazkaria Muñoa eta Lizarralde bertsolariekin eta Oihana eta Ekiñe trikitilariekin.

Iluntzean, Patata tortilla lehiaketa. Sariak: lehenbizikoak 100 euro, bigarrenak 50 euro eta hirugarrenak 30 euro. Ondoren afaria, txapelketako tortillekin eta udalak eskainiko dituen txistor, gazta eta edariekin. Dena Oihana eta Ekiñe trikitilariek alaitua. Bestak akitzeko su artifizialak botako dira eta Gaixoa Ni.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun