Herritarren artean Xabier Telletxea Kanttine (00:28:26), Xabier Bañares eta Ion Maritxalar izan ziren lehendabiziko helmugaratu zirenak. Ikusi sailkapen osoa hemen.
Emakumezkoen artean Majida Maafouf izan zen biziena (00:27:11), Aicha Bani Bani (00:27:35) bigarren eta Marina Vicente Aznal gartzaindarra hirugarren (00:28:26). Herriko bizienak Maider Mindegia Eleta (00:35:07) eta Jaione Ordoki Elizondo (00:40:49) izan ziren.
Emakumezko beteranoei dagokionez, Lourdes Oromo Artola (00:30:12) eta Esmeralda Alonsok (00:35:22) osatu zuten podiuma eta gizonezkoen artean Iñaki Gedrero (00:26:37), Pello Conde Arbilla (00:28:26) eta Jose Luis Arrate Goikoetxea (00:30:12) izan ziren bizienak.
Handien sailkapena, bi itzuli
Batzuek lau itzuliren ordez bi egin zituzten. Horien artean, gizonezkotan Hichan Etxarri Aitchai (00:13:45), Miguel Ezkurra Salaberri (00:14:58) eta Mattin Juanikorena Santesteban (00:18:23) izan ziren nagusi. Segundo guttiren buruan helmugaratu zen Maria Telletxea Urroz (00:18:27). Eta Janire Uzkiaga Cervera (00:18:40) eta Edurne Ancizar Ibarra (00:18:49) herritarrekin batera osatu zuen podiuma (sailkapen osoa).
Gazteak eta kadeteak
Gaztetxoek ere lasterketan parte hartu zuten. Aimar Leache Portillo donamariarra (00:15:17) eta Unai San Migel (00:17:54) herritarra izan ziren helmugaratu ziren lehenak. Kadeteetan Urko Oiartzabal (00:06:49), Oier Apezetxea (00:07:15) eta Ander Ruiz (00:07:24) izan ziren bizienak. Nesken artean, berriz, herriko Saioa San Migel Zelaieta (00:07:14) eta Marina Zabala (00:09:28) eta Elgorriagako Andrea Narbarte Sunbilla (00:09:28).
Krosak izanen duen segidaren adierazgarri izan ziren parte hartu zuten gaztetxoak. Parte-hartzaileen sailkapenak hemen ikusgai.