Bi lagun atxilotu dituzte Donezteben 58 kilo haxix garraiatzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 17:19

Bi lagunetako bat ihes egiten saiatu da.

Elizondoko komisariko foruzaingoak droga garraiatzeagatik bi lagun atxilotu Donezteben. Diario de Noticiasen arabera, 38 urteko gizonezko bat –britainiar pasaportea zeraman– eta Madrileko 51 urteko bertze bat dira atxilotuak eta Doneztebetik hurbil dagoen zerbitzu-gunean geldiarazi dituzte.

Ibilgailua ikuskatzean, kamioiaren kabinan 11 haxix pakete aurkitu dizkiete, guztira 58 kilo. Britainiarra errepiderantz joaten saiatu da, foruzaingotik ihesi eta hauetako bat zaurituz. Une horretan atxilotu dituzte bi lagunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun