Doneztebeko XLI. Herri Krosa ekainaren 16an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 14a, 07:30
41. edizioak beteko du Doneztebeko Herri Krosak igandean.

Ttikienak igandean 10:30ean hasiko dira eta proba nagusia 11:30ean abiatuko da

Erreka elkarteak antolatutako Doneztebeko 41. Herri Krosa ekainaren 16an eginen dute. Izen-ematea bortz euro ordaindu beharko dute jubenilek eta hortik aitzinerako kategoriek. Gazteagoenzat debalde izanen da. Errekaren blogean (www.erreka.org), www.herrikrosa.eus webgunean edo igandean bertan, irteeran egin daiteke.

Aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30etik aitzinera aterako dira. Kadeteak, jubenilak, seniorrak eta beteranoak, berriz, 11:30ean.

Distantziei dagokienez hauek izanen dira: maila berezia: 75 metro; aurre-benjaminak: 420 m; benjaminak: 420 m; alebin neskak: 800 m; alebin mutilak: 1.180 m; infantil neskak: 1.180 m; infantil mutilak: 1.560 m; kadete neskak: 1.825 m; kadete mutilak: 3.650 m. Hortik aitzineko neskek 3.650 m eta mutilek 7.300 m.

Sailkapen orokorrean, gizon nahiz emakume irabazleak 150 euro jasoko ditu; bigarrenak 90 euro; hirugarrenak 60 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun