Trinitate Eguna ekainaren 16an ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 06:30
Eguraldiak laguntzen badu jendetza bilduko da Mendaurko baseliza inguruan igandean.

Mendaurko kaxkoan mezak izanen dituzte goizez eta arratsaldean musika Iturengo plazan 

Ekaineko hirugarren igandean, hilaren 15ean, Trinitate Eguna ospatuko dute Mendaurren. Urtero bezala, ermitan mezak izanen dira. Eguerdi partean, eguraldiak laguntzen badu, bazkariak izanen dira urtegietan iturendar eta aurtiztarrek antolaturik. Arratsaldea dantza eta kantuan pasako dute Iturengo plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun