Adimen emozionala langai izanen dute ekainaren 15ean eta 16an Aurtitzen

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 12a, 06:30
Donna Apellanizek eskainiko du ikastaroa.

Donna Apellanizek, adimen emozionalean aditua den terapeutak, eskainiko du ikastaroa Abarun aterpean

Adimen emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Aurtizko Abarun aterpeak. Gurasoei bideraturiko saioak izanen dira eta ekainaren 15ean eta 16an eskainiko dira. Larunbatean goizez eta arratsaldez (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) bilduko dira; igandean, aldiz, goizez bakarrik.

Tailer teoriko-praktiko horien helburua seme-alaben emozioak ulertzen ikastea eta horiek kudeatzeko gakoak eskuratzea da. Horretarako, emozioen atzean dauden beharrak identifikatzeko eta haurrei hoberena emateko gakoak jorratuko dituzte. Donna Apellaniz Nietok, magisteritzan diplomatuak eta adimen emozionalean aditua den terapeuta sistemikoak, eskainiko du ikastaroa.

Interesa dutenek infoeducandolaemocion.com helbidera idatzi edo 699 81 31 52 telefonora deituz izena eman dezakete. Ikastaroa, larunbateko afaria, lo egiteko tokia eta igandeko gosaria eta bazkaria 180 euro ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun