Doneztebe Futbol Taldearen egun handia larunbat honetan ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 06:30
Doneztebe Futbol Taldeak bere egun handia ospatuko du larunbatean.

Egitarau zabala prestatu dute aurtengo denboraldia behar den bezala agurtzeko 

Maletak, botak, jertseak, kamisetak… ongi garbituta, heldu den denboraldirako gordeko dituzte Doneztebe Futbol Taldeko jokalariek; ospakizun unea ailegatu baita. Larunbat honetan, ekainak 15, egin dute hitzordua. 

10:00etan benjamin eta ttikien partidak jokatuko dituzte eta infantilentzat jokoak izanen dira. 11:30ean triangularra jokatuko dute herriko hiru taldek. 17:00etan, Santa Luzia plazan jokoak eta merienda eskainiko dizkiete benjamin eta alebinei eta ondotik, merienda izanen da. 19:30ean triki-poteoa abiatuko da eta 21:30ean afaria eginen dute. Photocall ere paratuko dute eta gauez Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun