Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du ekainaren 22an Donezteben

Benito Lertxundik emanaldia eskainiko du Donezteben.

Benito Lertxundi Orioko abeslari handiak emanaldia eskainiko du bere taldearekin ekainaren 22an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Larunbatean 22:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak aitzinetik erosita 22 eurotan daude (Ostiz liburu-dendan, Titi ostatuan eta www.entradium.com webgunean) eta leihatilan 25 eurotan salduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun