Maritxu Etxenike ohorezko alkate izendatu dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 6a, 07:30
Sunbillan ehun urte bete dituen Maritxu Etxenike, senideekin eta urdal ordezkariekin.

Soroako alaba gazteenak ehun urte bete ditu maiatzaren 26an eta hogeita hamar eman zituen Madrilen 

Maritxu Etxenike Petrirena Sunbillako Ohorezko alkate izendatu dute 100 urte bete dituenean, maiatzaren 26an. Udaletxean egindako ekitaldian, Amets Inda alkatea, Esther Fernandez zinegotzia, Francisco Javier Latasa eta Luis, Nati, Esteban eta Maite ilobak izan ziren.

Ehun urteko biografia

1919ko maiatzaren 26an jaio zen Maritxu Etxenike Petrirena Soroa etxean, Miguel eta Mariaren 9 seme-alaben artean gazteena. Gaztetatik musika eta irakurketa izan ditu zaletasun. 1954an Madrilera Latasa-Alzuri familiarekin batera bizitzera joan zen eta hainbat lanbide berezi izan zituen: etxez-etxe arropak ehuntzen, zetazko galtzerdiei puntuak hartzen, etxez- etxe ileapaintzaile eta ordezkaritza agentzia bateko idazkaria ere izan zen. Azkeneko lan hari esker hiria arras ongi ezagutu zuen eta Ministerio eta gainerako erakundeetan garrantzi handiko pertsonak ezagutu zituen.  Madrilen 30 urte inguru igaro ondoren 1984tik Sunbillan bizi da bere ilobekin batera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun