Doneztebeko institutuko ikasleak errekak garbitzen aritu dira

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 5a, 08:30

Nafarroako Gobernuko Ireki-bai proiektuak bultzatutako Ibaietako Boluntariotza programaren barrenean, astelehenean Doneztebeko Mendaur Institutuko ikasle eta boluntarioek Galbaraialde, Ezpelura eta Ezkurra errekak garbitzen aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun