Oritzako Eguna ekainaren 8an ospatuko dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 4a, 07:30
Giro ederra izanen dute aurten ere Oritzako Egunean.

Musikak eta Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu eta Aitor Larretaren bertsoek girotuko dute mahai-ingurua

Urtero bezala, Oritzako Festa ospatuko dute ekainean. Hilaren 8an, bigarren larunbatean, zehaztu dute hitzordua eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. 

Egitaraua

Goizean, 08:00 aldera, muntaketa-lanetan hasiko dira eta hortik aitzirena bazkaria prestatzeari ekinen diote. 13:00etan festari hasiera emateko txupinazoa botako dute eta 14:00 inguruan mahaiaren bueltan bilduko dira, bazkaltzeko. Bazkarian kantu eta dantzarako aukerarik ez dute faltako, musika lagun izanen baitute. Era berean, Alazne Untxaloren, Iker Gorosterrazuren eta Aitor Larretaren eskutik, bertsoez gozatzeko aukera izanen dute. Arratsaldea bertan pasatuko dute eta nahi duenak merienda-afari gisa mokadutxoren bat dastatzeko aukera ere izanen du.

 

Izen-ematea

Izena emateko Herriko Ostatura, okindegira eta Errandoneara jo behar da. Helduek 25 euro eta haurrek 12 ordaindu beharko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun