Eskaintzari dagokionez: alde batetik, instrumentuak ikasteko aukera izanen da: gitarra, gitarra elektrikoa, perkusioa, pianoa, trikitixa, akordeoia eta txistua. Bertze aldetik, haur abesbatzarako ere izena ematen ahal dute. Kantatzea gustuko duten haur edo gaztei zuzendutako eskaintza da. Hamabi urte edo gehiago dutenek solfeorik edo hizkuntza musikalik gabe instrumentua jotzen ikasteko aukera ere badute. Eta akitzeko, instrumentu bat jo edo berreskuratu nahi duenak ere izena eman dezake.
Informazio gehiago
Eskaintzari buruzko argibideak eskuratzeko 636 66 97 50 telefonora deitu, bertara jo edo esmusidoneztebe@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Irailaren 2tik 13ra epe berezia irekiko dute.