Giro ederrean joan da XIII. Errekaren Eguna

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko eka. 3a, 14:59

Erreka eskubaloi taldeari harrera egin zioten ortzirale arratsaldean Doneztebeko Herriko Etxean. Argazkia: Alicia Del Castillo

Ortziralean harrera egin zion Udalak ligako eta kopako txapeldun izan den eskubaloi taldeari

Ekaineko lehendabiziko asteburuan, Erreka Kirol Elkartearen Egunaren hamahirugarren edizioa ospatu dute Donezteben. Ortziralean, Doneztebeko Udalak harrera egin zion aurten Nafarroako liga eta kopa irabazi dituen eskubaloi taldeari. 

Xanti Uterga alkateak egin duten denboraldia goraipatu zuen eta «etorkizunera begira, hemen dauden neska-mutikoentzako eredu» izanen direla azpimarratu zuen.

Santa Luzia plazan egin zen afarian 200 bat lagun bildu ziren. Afalondoan, 46 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan. Asier Arozena eta Iñigo Belarra izan ziren txapeldun eta 300 euroko saria jaso zuten, Taja eta Mikela izan ziren txapeldun orde (100 euro).

 

Egun handia larunbatean

Larunbateko Errekaren Egunari goizean goizetik probetxua ateratzeko, Malerrekan barna 56 kilometroko ibilbidea egin zuten bizikletaz. Pepas kafetegitik abiatuta, Legasa, Gaztelu, Donamaria, Oiz, Urroz, Labaien, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Zubieta, Ituren eta Elgorriagatik igarota, berriz ere Donezteben helmugaratzeko.

Goizean gazteen arteko eskubaloi partidak eta eguerdian judo erakustaldia izan ziren. Arratsaldea kadeteen arteko partidarekin hasi ziren eta senior eta beteranoen artean lau talderen arteko Final Four izan zuten. Tartean dantzariak ere aritu ziren.

Trikipoteoaren ondotik, Santa Luzia plazan egin zen afarian 200 bat lagun bildu ziren. Afalondoan, 46 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan. Asier Arozena eta Iñigo Belarra izan ziren txapeldun eta 300 euroko saria jaso zuten, Taja eta Mikela izan ziren txapeldun orde (100 euro). Errekaren himnoaren bertsio berria ere aditzeko aukera izan zuten, Oharkaberekin izandako dantzaldian.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun