Aitortza horren bigarren edizioan Nuria Mutuberriaren lana aitortu dute, Elgorriagako Bainuetxeko proiektuarekin bat egin eta bezero zein langileekiko duen konpromisoa ageriko eginez. 2012az geroztik bainuetxeko langilea da doneztebarra, aitzinetik bere amarekin batera familiarteko jatetxe batean aritu izan dena.
Zerbitzarien nagusien ardurak hartu zituen, eta horrek bere lanpostuarekiko zein taldearekiko motibazioa eragin zion. Enpresak bezeroen ongizateari begira egiten duen lana nabarmendu du, baita erronkekiko konpromisoa ere. Adierazi dutenez, «Nuria langile eredugarria da, enpresa orok bere taldean nahi lukeena». Gisa bertsuan, eta gainerako lankideen babesarekin, «bere konpromisoa, konstantzia, eraginkortasuna, balio-aniztasuna, erantzukizuna eta sinpatia» adierazgarriak dira.