Donamariako Bentako pintxoak irabazi du Nafarroako zainzuriaren eta ardo gorriaren VI. Astean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 29a, 13:00
Donamariako Bentako Lorea Luzuriaga, Nafarroako Zainzuriaren eta Ardo Gorriaren VI Asteko bertze saridun eta sari-emaileen artean.

Nafarroako Zainzuriaren eta Ardo Gorriaren VI. Astearen baitan ANAPEH elkarteak antolatutako pintxo lehiaketan Donamariako Bentak aurkeztutakoa suertatu da irabazle. 

Hemezortzi jatetxe eta ostatu aurkeztu dira lehiaketara eta Donamariako Bentak jatetxeen sailean irabazi du: ziazerba eta tenperatura baxuan egindako zanzuri ozpin-olioa, perla forman jarritako mozzarela gaztarekin aurkeztu zuten, peineta forman jarritako erremolatxa koralarekin apaindua. Guztia, oliba-olioarekin maneatua eta Aroa Larrosa 2018 ardo gorriarekin uztartua.

Nafarroako Gastronomia Akademiako kideek osatu dute epaimahaia eta irabazleek, diplomaz gain, CPAEN elkarteak emandako 100 euroko balea eskuratu dute, produktu ekologikoak erosteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun