Tinkabella eta Guajiroak taldeak larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 28a, 15:00
Urteurrena ospatzeko merienda eta kontzertuak izanen dituzte.

Herriko Ostatuaren urteurren festa izanen dute Zubietan larunbatean, ekainaren 1ean. 18:00etan herriko trikitilari gazteek alaitutako merienda izanen dute. Afalondoan, 22:00etan, berriz, Tinkabella eta Guajiroak taldeen eskutik, kontzertuak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun