Hamasei bikote sailkatu dira Malerreka Egunean jokatuko den mus txapelketako finalerako

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 15a, 18:15
Zubietatik Iker Gorosterrazu eta BeƱat Etxekolonea joanen dira.

Maiatzaren 18an, heldu den larunbatean, ospatuko duten Malerreka Egunaren harira, eskualdeko herritarren arteko mus txapelketa antolatu zuten. Herriz herriko kanporaketak jokatu ondotik, hamasei bikotek jokatuko dute finala.

Beintza-Labaiendik bi bikote joanen dira: batetik, Eduardo Elizondo eta Angel Alvarez; eta bertzetik, Sonia Elizondo eta Arantxa Estanga. Sunbillako ordezkariak Julen Ibarra eta Urko Ibarra zein Asier Antuña eta Gorka Antuña izanen dira. Iturendik Oier Bereau eta Hodei Aioroa eta Ismael Elizalde eta Unai Bereau sailkatu dira. Doneztebek Leon Etxekolonea eta Martin Mutuberria; eta Manuel Erkizia eta Ana Etxeberria izanen ditu ordezkari. Eratsungo Patxi Mariezkurrena eta Mari Juanenea eta Miguel Baleztena eta Antonio Telletxea ere mahaiaren bueltan izanen dira.

Urroz (Imanol Juanena eta Unai Madariaga), Zubieta (Beñat Etxekolonea eta Iker Gorosterrazu), Elgorriaga (Iñaki Arrieta eta Miguel Martin), Ezkurra (Joseba Telletxea eta Cristobal Zabaleta), Saldias (Julen Erasun eta Aimar Mutuberria) eta Oiztik (Luis Mindegia eta Jose Agustin Mendiola) bikote bana joanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun