Udan ludoteka zerbitzua eskainiko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 15a, 16:30

Astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara bilduko dira.

Bertze urte batez, haurrentzako ludoteka zerbitzua izanen dute udan Donezteben. Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitarte bilduko dira eta eskaria izanez gero, irailaren 2tik 5era arte luzatuko lukete. 09:00etatik 14:00etara elkartuko dira, astelehenetik ortziralera. 2010 -2016 bitartean jaiotakoek eman dezakete izena, maiatzaren 20tik ekainaren 7ra arte, udaletxean.

Uda osoa 195 euro ordaindu beharko dira (irailean taldea osatuz gero 25 euro gehiago), hilabete bat 110 euro eta iraila 25 euro. Familia bereko bi haurrek izena emanez gero bigarren haurrak %25eko deskontua izanen luke; hiru izatekotan hirugarrenak %50a ordaindu beharko luke. Horrez gain, familia ugariko kideek %20ko deskontua izanen dute (beherapen horiek bateraezinak dira).

Guztira hamabi plaza aurreikusi dituzte baina bertze hamabik izena emanen balute bi talde osatzeko aukera dagoela adierazi dute. Zehetasunak nahi dituztenek udaletxera jo dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun