Urrotz-Hiria eta Urrozen arteko II. Senidetze besta ekainaren 1ean ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 30a, 13:00
Izena partekatzen duten bi herrietako bizilagunen arteko jolasak izanen dituzte aurten ere, iaz Urrozen egin zuten bezala.

Aurten Agoitzaldeko hirian eginen dute ospakizuna larunbatean

Iaz Malerrekan egin zen bestari erantzunez, bigarren senidetze besta antolatu dute Urrotz-hirikoek ekainaren 1ean, oraingoan Agoitzaldean. Goizean jolasak izanen dira izena partekatzen duten bi herritako bizilagunen artean, ondotik bazkaria eta musika, bakoitzak nahi duenera arte. Haurrentzat ere prestatu dituzte ekintzak, beraz herritar guztiei zabaldu diete gonbitea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun