Josetxo Ezkurra Memorialeko finalak jokatu dituzte maiatzaren 11n Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 13a, 08:51
Josetxo Ezkurraren omenez jokatu den pilota txapelketako finalistak eta parte-hartzaile gaztetxoak, antolatzaile eta sari-emaileekin.

Senior mailan, Irurtzungo Aimar Lansalot suertatu zen txapeldun

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita bederatzigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz banakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte maiatzaren 11n Donezteben. Senior mailan, Irurtzungo Aimar Lansalot izan zen txapeldun. Sari banaketan, Juana Zunzarren, Josetxo Ezkurra zenaren alarguna, Koteto Ezkurra semea eta Abel Barriola pilotari ohia izan ziren.

Emaitzak

Benjaminak

Jurgi Landa (Lapke), 18 - Eñaut Iturain (Eple), 8

Alebinak

Arkaitz Murua (Intxurre), 18 - Iker Izagirre (Elgoibar), 12

Infantilak

Beñat Apezetxea (Erreka), 11 – Aratz Otaegi (Tzapagain), 18

Kadeteak

Iker Egiguren (Ilunpe), 16 - Xabier Naldaiz (Lapke), 18

Jubenilak

Beñat Senar (Lapke), 18 - Altuna (Tolosa), 13

Seniorrak

Gorka Aristi (Getaria), 8 - Aimar Lansalot (Irurtzun), 18

 

Errekako pilotariek jokatutako lau eta erdiko txapelketako finalak, berriz, ortziralean jokatu zituzten. Hauek izan ziren finaletako emaitzak:

Aurrebenjaminak B: Oier Errandonea, 6 – Ekaitz Madariaga, 18

Aurrebenjaminak A: Jokin Mariezkurrena, 18 – Unai Oteiza, 16

Benjaminak: Iker Anzizar, 18 – Mikel Ezkurra, 11

Alebinak B: Amets Jauregi, 17 – Mattin Zelaieta, 18

Alebinak A: Mattin Agesta, 18 – Mikel Telletxea, 14

Infantilak B: Aritz Mariezkurrena, 18 – Patxi Oiartzabal, 16

Kadeteak B: Mikel Izagirre, 18 – Erik Garcia, 16

Kadeteak A: Mikel Mikelarena, 18 – Joseba Telletxea, 5

Jubenilak: Xabier Telletxea, 7 – Patxi Loiarte, 18

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun