Donamariako igerilekuan lan egiteko bi sorosle behar dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko maiatzaren 10a

Curriculumak maiatzaren 22ra arte aurkez daitezke.

Donamariako igerilekuan lan egiteko bi sorosle behar dituzte. Interesatuek Enplegu Zerbitzuan izena eman eta curriculuma udaletxean aurkeztu behar dute. Maiatzaren 22a, asteazkena, 13:00 arteko epea dago. Bi lagun baino gehiago aurkeztuko balira, langileak froga bidez aukeratuko lirateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun