Malerrekako Gazte Asanbladak mendi-ibilaldia antolatu du maiatzaren 18rako

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 12a, 11:30

Nahi duen orok parte hartu ahal izanen du.

Zubietatik Ezkurrara joanen dira, 08:00etan abiatuta.

Malerrekako Gazteko Asanbladak, Malerreka Egunerako, hau da, maiatzaren 18rako, mendi-ibilaldia antolatu du. Zubietako plazatik abiatuko dira, 08:00etan eta Ezkurrara joanen dira. 15 kilometro inguruko ibilbidea eginen dute eta tartean, indarrak berrartu eta gosaltzeko geldialditxo bat eginen dute. Lerro hauen bidez, mendizaleei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun