Doneztebeko bestetako txupinazoa nork bota herritarrek erabakiko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 11a, 12:00
16 urte baino gehiago dituen eta herrian erroldatua dagoen edonork egin dezake proposamena.

Proposamenak ekainaren 7ra arte aurkez daitezke.

Azken urteetan bezala, aurten ere herritarrek erabakiko dute Doneztebeko bestei hasiera emanen dien txupinazoa noren esku utzi. 16 urte baino gehiago dituen eta Donezteben erroldatuta dagoen edonork aurkez dezake proposamena.

Proposamenean izen-abizenak, NAN zenbakia eta proposatutako pertsonaren edo taldearen merituen azalpena aurkeztu behar dira (herriarekiko lotura agerikoa egitearekin batera). Pertsona bakoitzak kide edo talde bakarra proposatu dezake.

Aurkezteko udaletxera bertara jo edo alkatetza@doneztebe.eus helbidera idatzi behar da, ekainaren 8a bitarte. Ondotik, erabakia Besta Batzordearen esku geldituko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun