Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako saioa Donezteben jokatuko dute maiatzaren 11n

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 9a, 15:00
Beti Gazteko emakumeek bina laukote jarriko dituzte goma gainean pisu arinenean ere.

Gizonezkoen 300 kiloko, emakumezkoen 235 kiloko eta kadeteen lehen jardunaldia izanen da larunbatean 17:00etan hasita Ezkurra pilotalekuan 

Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako saioa jokatuko dute maiatzaren 11n, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Gizonezkoen 300 kiloko, emakumezkoen 235 kiloko eta kadeteen 280 kiloko kategorietako lehen jardunaldia jokatuko dute. Lesakako Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra, gizasemeetan nahiz gizonezkoetan.

Pisu astunenetako txapelak jantzi ondotik, orain pisu arinenetakoak lortzen saiatuko dira Lesakako taldeak. Gizonezkoetan zazpi talde lehiatuko dira: Beti Gazterekin batera, Txantrea, Kaskallueta, Antsoain, Berriozar A eta Berriozar B, eta Araxes. Emakumezkoetan bi talde jarriko dituzte goma gainean Beti Gaztek eta Antsoainek. Txantreak eta Berriozarrek talde bana izanen dute. Kadete mailan ez da eskualdeko ordezkaritzarik izanen. Arexes, Berriozar, Andra Mariko hiru talde eta Antsoaingo bi lehiatuko dira.

Kategoria hauetako bigarren jardunaldia, eta gizaseme nahiz emakumezkoen finalak maiatzaren 18an jokatuko dituzte Antsoainen. Nafarroako 4x4 txapelketa bukatzeko maiatzaren 25ean Berriozarren jokatuko dute txapelketa mistoa jardunaldi bakarrean. Beti Gazteko bi talde eta Txantrea, Berriozar eta Antsoaingo hiruna lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun