Parte-hartzaileek, Rally egunean bertan izena eman beharko dute musutruk, 09:00etatik 10:00etara, Doneztebeko herriko ostatuan. Lehiaketa izena eman eta gero hasiko da eta 13:00etan akituko da. Parte-hartzaile bakoitzak bere memoria tarjeta eraman beharko du eta izena ematerakoan aurkeztu, antolakutzak hutsik dagoela ziurtatzeko. Lehenbiziko eta azken argazkiak zein diren jakinaraziko zaie parte-hartzaileei. Argazkiak jasotzerakoan, tarjetak gehienez 10 argazki izan beharko ditu formato bakoitzean (Raw eta/edo JPG). Aurkeztu nahi ez diren argazkiak ezabatzea onartuko da. Argazkiak jasotzerakoan, tarjetak gehienez 10 argazki izan beharko ditu formato bakoitzean (Raw eta/edo JPG). Aurkeztu nahi ez diren argazkiak ezabatzea onartuko da, horregatik, ez da beharrezkoa izanen argazkien zenbakiak korrelatiboak izatea. Parte-hartzaile bakoitzak argazki bat aukeratu beharko du gai bakoitzeko, eta emailez bidali aste bateko epean (maiatzak 23a baino lehen), ondorengo helbide elektronikora: alkatetza@doneztebe.eus