Droga kontsumoagatik kamioi-gidari bat geldiarazi dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 8a, 17:32

1.000 euroko isuna jarri diote eta sei puntu kendu dizkiote.

Kokaina eta heroinan positibo emateaz gainera, kamioian heroina zeraman gidariak

Diario de Noticiasek aditzera eman duenez, foruzaingoak kamioi-gidari bat geldiarazi du NA-121A errepidean, 49. kilometroan, Sunbillatik gertu. Foruzainek, substantziaren bat kontsumitua izan lezakeela pentsatuz egin diote proba eta kokaina eta heroinan positibo eman du.

Era berean, kamioiean heroina gehiago zeraman, gidariaren arabera «kontsumo propiorako». Horrela bada, bi zigor jasoko ditu: batetik, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote drogatuta gidatzeagatik; eta bertzetik, droga eramateagatik. Azken hori Nafarroako Gobernuko Barneko Departamentuaren esku geldituko da eta 601 eta 30.000 euro arteko isuna izan daiteke. Ciudad Realeko 40 urteko gidaria da geldiarazi dutena, 31 tonelada baino gehiago zeramatzan kamioiean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun