Malerrekako Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko da larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 7a, 10:00
Donezteben abiatutako txapelketaren finala Ezkurran izanen da, Malerreka Egunean.

Finala Malerreka Egunean, maiatzaren 18an, jokatuko da Ezkurran

Malerreka Egunaren harira, eskualdeko mus txapelketa antolatu dute. Maiatzaren 11n, larunbatean, kanporaketa bat jokatuko dute txapelketa Doneztebeko Mikelo ostatuan, 17:00etan. Irabazleek Mikelok eskainitako txuletoi bat eta Udalak emandako botila bat ardo jasoko dituzte; bigarrenek, berriz, botila ardo bat.

Finala Ezkurran

Herriz herri jokatutako kanporaketen ondotik, txapelketa Ezkurran borobilduko dute hilaren 18an, hurrengo larunbatean, Malerreka Egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun