Nafarroako kenpo txapelketa maiatzaren 25ean jokatuko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 21a, 20:00
2015ean kenpo kai nazioarteko Topaketa egin zuzen Beran.

Aldi berean, Bortzirietako lehiaketa irekian ere parte hartuko dute 200 bat kirolarik

 

Nafarroako kenpo txapelketa jokatuko dute maiatzaren 25ean, larunbatean 09:00etan hasita Doneztebeko udal kiroldegian. Nafarroako Karate Federazioak antolatu du txapelketa, Doneztebeko Udalaren laguntzaz. Aldi eta leku berean, Bortzirietako lehiaketa irekia ere jokatuko da. Espainiar eta frantziar estatuko klub onenetako 200 kirolari espero dituzte. Sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun