Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak bildu dira aurten ere maiatzaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 12:00
18 artzain bildu ziren maiatzaren 1eko ospakizunean.

1987an hasi ziren elkartzen Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak. Aurten 18 bakarrik bildu dira maiatzaren 1ean, iaz baino 6 guttiago eta seguruenik 33 urteotako kopururik ttikiena, baina halere, giro ederra izan dute egun osoan. Eguerdian meza izan dute, hildako artzainen omenez. Ondotik, highball-a hartu dute Ulibeltzak elkartean eta bazkari ederra egin dute Ariztigain kanpinean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun