Malerrekako Gazte Asanbladak bilera irekia eginen du ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 10:00
Jakin-mina dutenei informazioa helaraziko diete eta interesa dutenek taldera hurbiltzeko aukera izanen dute.

Asanbladaren oinarriez, proiektuez eta helburuez solastatuko dira

Malerrekako Gazte Asanbladak oinarriez, proiektuez eta helburuez solastatzeko bilera irekia antolatu du. Ortziralean, maiatzaren 3an bilduko dira, Donezteben, liburutegi aitzinean. 18:30ean zehaztu dute hitzordua. 

Bileraren helburuak, batetik, jakin-mina dutenei informazioa helaraztea; eta bertzetik, Asanbladan parte hartzeko gogoa dutenei taldera hurbiltzeko aukera ematea dira. Interesa dutenei «bertara agertzeko» gonbidapena luzatu nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun