«Argitsuk ilusioa piztu die inguruko artisauei»

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 5a, 15:00
Noelia Ariztia Doneztebeko eskulangilea, azoka batean.

Noelia ARIZTIA, Doneztebeko artisaua

Duela bortz urte, begiz jo zuen makramearen bidez bitxiak egiteko teknika, «Hego Amerikako kaleetan hainbat herrialdetako artisauekin», eta geroztik, han ikasitakoa zaletasun haundi bilakatu da beretzat. Kontatu digunez, «ordura arte, ez nuen inongo loturarik lanbide horrekin, eta ez nuen nire burua bitxiak egiteko gai ikusten», baina begira non bukatu duen orain. 

Argi berria

Artisautzatik bizi daitekeela uste du doneztebarrak, baina «denbora eta dedikazio guztia» eskaini behar delakoan dago. Hala ere, gaineratu duenez, «tamalez, ez dugu laguntza haundirik lanbide honetara guztiz dedikatzeko». Bere «inguruko artisau gehienak mundu horretan afizioz murgiltzen» direla dio, «gustuko ditugun eskulanak egiten ditugunez, kalera ateratzen gara bezeroei eskaintzeko». Bide horretan, «argitsuk eskualdean argi bat» sortu duela kontatu digu, «ilusioa piztu die zonaldeko artisauei, berriz ere lanbide honi bere lekua eta ongi pasatzeko aukera eskaintzen diona». Ilusio horri tiraka, «argitsu elkartearen proiektua eraginkorra izatea gustatuko» litzaiokeela aitortu digu, «ahalik eta artisau gehienek gurekin ateratzeko aukera izan dezaten». Bide batez, eskerrak eman nahi dizkie «eskua zabaltzen diguten udaletxe guztiei».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun