Laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko partida guztiak Bear-Zanan jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 26a, 09:07
Bear-Zanan jokatu dituzte asteburuko partida guztiak.

Bosgarren jardunaldia asteburuan jokatuko dute.

Baztan-Errekako 40. laxoa txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten Aste Santuko asteburuan. Zehazki hiru partida jokatu ziren, hiruak Doneztebeko Bear-Zana pilota plaza historikoan.

A multzoan, doneztebarren arteko lehian, The Moment taldeak 9-8 irabazi zion Mikelori. B multzoan jokatu ziren bi partidetan Doneztebeko taldeak garbi nagusitu ziren. Doneztebe zarbo.net taldeak 9-3 irabazi zion Oiz Kokoetxeari eta Doneztebe Aviak 9-2 Arraioz Sagardiari.

 

Bosgarren jardunaldia

A multzoa

  • Doneztebe The Moment – Doneztebe Titi, larunbatean 16:00etan.
  • Irurita Miguelene – Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etan.
  • Doneztebe Mikelo – Arraioz Zubiondo, larunbatean 18:00etan.

B multzoa

  • Arraioz Sagardia – Doneztebe Zarbonet, larunbatean 17.00etan.
  • Irurita Olari – Doneztebe Avia, gibeleratua.
  • Oiz Kokoetxea atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun